Albisteak

 
Duela gutxi, Mungia Bideko estoldetako kutxatila bat hondakin fekalez gainezka agertu zen. Gauza bera gertatu da oraintsu Kristo inguruan. Eta baita ere Txipion, kalea bete-bete eginda zegoen… Zer zekarren urak? Bai, igarri duzu.

Hiru kasuetan ikusi dugu saneamendu-sarean buxadura handi bat zegoela, hiruretan arrazoi beragatik sortua: TOAILATXO HIGIENIKOEN pilaketa. Eguneroko ohitura bihurtu da komuna “zaborrontzi” bezala erabiltzea etxeko edozein hondakin botatzeko, besteak beste, TOAILATXO HIGIENIKOAK.

TOAILATXO horiek oihalez eginak daude, beraz, ez dira denborarekin disolbatzen edo desegiten, eta buxadura zein matxura larriak eragiten dituzte gure saneamendu-sarean, gutun honen hasieran azaldutakoak esaterako. Estoldetako kutxatilak ikuskatzean toailatxo-bola trinko handiak atera ditugu, eta horiexek dira arazo hauen sortzaileak. Toailatxoak komunetik behera botatzen baditugu, toailatxoekin batera, komunetik behera doazkigu baita ere matxura horiek konpontzeko behar diren milaka euroak.

Horregatik eskatzen dizugu horrelako TOAILATXOAK erabiltzen badituzu, ez ditzazula komunetik behera bota, baizik eta dagokion zaborrontzira. Keinu hori nahikoa da gure saneamendu-sarea hobeto mantentzen laguntzeko. ESKERRIK ASKO!