Albisteak

 

Ekitaldia otsailaren 20an, larunbatean, izango da, goizeko 11:00etan, Plentzian, eta beharrezkoa izango da neoprenozko jantzia eramatea
•Urarekin erlazioa duten pertsonei egiten zaien deia da. Ur irekietako igeriketa, igerilekukoa, waterpoloa, igeriketa sinkronizatua, piraguismoa, kayak surfa, surfa, paipoa, longboarda, bodyboarda, stand up padela, traiatletak…
•Babesleak Laboral Kutxa eta Plentziako eta Gorlizeko Udalak dira
•Bi modalitate daude: 400 metroko igeriketa zeharkaldia eta 1.250 metroko zirkuitua, taulak, kayakak edo piraguak erabiliz

Bilbon, 2016ko otsailaren 15ean.- 400 hildako baino gehiago urte honetan daramatzagun 40 egunetan. Kopuru ikaragarri hori ikusita, itsasoarekin eta urarekin lotutako pertsonek, hainbat kirol modalitatetakoek, “UR BASQUE PEOPLE. Bizkaitik Egeora” izeneko elkartasunezko ekitaldian parte hartzea erabaki dute. Hitzordua larunbatean, otsailaren 20an, izango da, goizeko 11:00etan, Plentziako hondartzan. Parte hartzeko, colaboro.smh@gmail.com helbide elektronikoan izena eman eta Laboral Kutxako ES92 3035 0235 22 2350038982 kontuan 10 €-ko ekarpena egin beharko da. Lortutako diru guztia Itsasoko Salbamendu Elkarte Humanitarioari bideratuko zaio.
Urarekin erlazioa duten pertsonei egiten zaien deia da. Ur irekietako igeriketa, igerilekukoa, waterpoloa, igeriketa sinkronizatua, piraguismoa, kayak surfa, surfa, paipoa, longboarda, bodyboarda, stand up padela, traiatletak… Bi modalitate daude: 400 metroko igeriketa zeharkaldia eta 1.250 metroko zirkuitua, taulak, kayakak edo piraguak erabiliz.

Parte hartu ez baina lagundu nahi duten pertsonek ere euren ekarpena egin dezakete kontu horretan. Ekintza solidarioan parte hartzeko ezinbesteko baldintzetako bat neoprenozko jantzia erabiltzea izango da. Izen emateak topaketaren egunean bertan ere egin daitezke, Plentziako hondartzako arkupeetan. Goizeko 10:00ak eta 10:30ak artean heltzea gomendatzen da.

Ekimena, uretako zenbait kirol modalitaterekin erlazionatutako pertsona talde batetik sortu da, Greziara heltzeko Egeo itsasoa gurutzatuz euren bizia arriskuan jartzen duten pertsonei laguntzeko helburuz. Ibilbide horretan nagusiek eta txikiek gerran dagoen euren mundua atzera uzten dute, bizitza berria lortzen saiatzeko. Eta, sarritan, ez dira bizitza berri horretara heltzen.

Itsasoko Salbamendu Humanitarioa-Salvamento  Marítimo Humanitario (SMH) Chiosen aritzen da, eta egunero 350 pertsona inguru portura eramatea lortzen dute, egunero Europara heltzen diren errefuxiatu guztien %10, gutxi gorabehera.

SMH-n denak dira boluntarioak, inork ez du kobratzen, eta denak dira profesionalak, eskaintzen den laguntza uretan eskaintzen baita, eta horretarako ezagutza teknikoak behar direlako. Turkia eta Grezia arteko distantzia oso laburra da, 6 kilometro, eta dena ondo badoa, ibilbidea ordu erdikoa baino ez da, baina motorrak ez badu behar bezala funtzionatzen, haizeek itsasontziak eramaten dituzte, eta itsaso zabalean amaitzen dute. Abagune horretan izaten den beste ezaugarri izugarrietako bat eguraldia txarra denean bidaiak merkeagoak direla da, eta horrek arriskua biderkatzen du. Ohiko bidaiak 1.000 euro balio baditu, ekaitza dagoenean prezioa 400 eurokoa da.

Itsasoko jendea, uretako jendea

Bizkaiko itsasoko jendeak, uretako jendeak, dakiguna eginez lagundu nahi dugu. Ekintza hau, modu batean edo bestean urarekin erlazionatuta dauden pertsonei egiten zaien deia da. Ur irekietako igeriketa, igerilekukoa, waterpoloa, igeriketa sinkronizatua, piraguismoa, kayak surfa, surfa, paipoa, longboarda, bodyboarda, stand up padela, triatletak… Larunbatean, otsailaren 20an, egiten dugun ahalegin bakoitzak bizi bat salba dezake.

UR BASQUE PEOPLE Laboral Kutxaren babesari eta Gorlizko eta Plentziako Udalen laguntzari esker egiten da, eta horien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzateke ekitaldia ospatzea. Antolatutako talde lana da, Goazen UP, Agencia DOBLE, Marmoka Films eta Plastik-en interesik gabeko laguntzarekin.

Informazio gehiago:
Ane Mendibe
BIOK Comunicación Estratégica
636 878 248