Albisteak

 

Igande goizean, Plentziako Eleiz Enparantza Idiazabal JD Gazten postuekin beteko da, eta Idiazabal gaztarik onenak saritzen dituen Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren 28. edizioa osatuko dute.

Ekitaldia goizeko hamarrak aldera hasiko da. Ordu horretatik aurrera eta hamar eta erdiak arte, ekoizleek haien gaztak aurkeztu beharko dituzte lehiaketarako. Jatorri-deiturara atxikitako gaztandegiek har dezakete parte bakarrik, dagokion kaseina-plakarekin identifikatutako piezekin.

Goizeko hamaiketan, Idiazabal Gazta saldu eta dastatzeko 16 postuak irekiko dira, eta baita txakolin-postu bat ere.

Ordu horretan bertan hasiko da txapelketaren dastatzea. Hiru epailez osatutako hiru mahai egongo dira, eta lana banatuko dute, gazta finalistak aurre-hautatzeko. Idiazabal JD Dastatze Batzorde Ofizialaren kide batek eta Bizkaiko gastronomiaren, kazetaritzaren eta gizartearen bi pertsonak osatuko dute mahai bakoitza. Dastatzea eguerdiko hamabi eta erdietan amaituko da, gutxi gorabehera.

Arratsaldeko ordu batetatik aurrera, Plentziako 2017ko Jatorri Deiturako Idiazabal Gaztaren Lehiaketa Ofizialaren gazta irabazleak iragarriko dituzte, eta ordu horretan hasiko da ere sariak emateko ekitaldia.

Hiru sari emango dira:
•Lehen saria: 300,00 € eta JD TROFEOA ETA UDALAREN TROFEOA
•Bigarren saria: 150,00 € eta UDALAREN TROFEOA
•Hirugarren saria: 50,00 € eta UDALAREN TROFEOA

Informazio gehiago izateko, harremanetan jarri Idiazabal Gazta JDaren bulegoarekin, 945 289 971