Albisteak

Gráfico con las votaciones 


2017ko ekainaren 1etik 30era trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrenaren ospakizunaren irudia izango den logotipoa bozkatzeko aukera izan dugu, 2018. urtean zehar ospatuko ditugun ekimenen logotipoa hain zuzen ere.

5 proposamen egon dira, AtVisual enpresako Ainhoa Toyos andreak diseinatutakoak, eta bozkatzeko sistema Victor Lobatok jaunak garatutako http://aniversario125urteurrena.etnoplentzia.com/ plataforma informatikaren bitartez egin da.



Guztira 490 boto egon dira (baliozkoak 373 eta baliozkotu gabekoak 117) eta proposamen bakoitzak jaso dituenak:

  • PLENTZIAKO GELTOKIA: 44
  • LOGOMOTORA: 33
  • 125. URTEURRENA: 31
  • ETORKIZUNEKO TRENBIDEA: 94
  • AURRERA: 171

Grafikoa jaitsi (PNG, 59 KB)

Beraz, AURRERA logotipoak irabazi du eta hemendik aurrera trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrenaren irudi ofiziala izango da.

Gainera, parte hartu duten pertsonen artean bi sari zozkatu dira, 100 euroko bazkari edo afari bat eta Plentziako dendetan gastatzeko 100 euroko bonu bat. Irabazleak 227 eta 124 zenbakidun parte-hartzaileak izan dira. Zorionak!