Baliabide turistikoak

 

Eraikina duela 90 urte egina da. Hala eta guztiz ere, proiektu hau burutzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu. Proiektu honen sustatzaileen arabera eraikinak duen ekipamendua, lokalen banaketa, zerbitzuak eta mantenu egoera oso egokiak dira proiektuaren helburuak lortzeko. Guztira 2500m2 baino gehiago ditu. Hiru solairu nagusitan banatuta dago eta bakoitzean 600m2 erabilgarri baino daude. Sarbide zaila duen 200m2 baino gehiagoko ganbara ere badu. Horretaz gain, patio-terrazara (< 30m2) irtenbidea duen sotoa du. Sotoan galdara gela eta tailer bat daude, guztira 100m2. Gainera lehenengo solairutik 60m2 duen patio-terraza batera irten daiteke eta beheko eta lehengo solairutik 200m2 guztira batzen dituzten behatokietara irten daiteke. Eraikinaren sarrera nagusia beheko solairuan dago eta heltzeko 500m2 baino gehiagoko lorategia zeharkatu behar da. Lorategian, lurperatuta, batez ere barrutik, oso egoera onean dagoen hangar bat dago.

PIEa osagarriak diren hiru arlotan banatuta egongo da: Ur Biologia Esperimentazio Zerbitzua (UBEZ-Plentzia Leioako kanpusean dagoen eta 2001ean SGiker organigramaren barnean onartu zen UBEZ-SGiker-en luzapen logistikoa da), itsasoko ekosistemaren egoerari buruzko laborategi gunea (bertan EKOIZ Ekoiz/IEH-BER & Ekoiz/Bio6 zentroetako ikertzaile taldeek bere ikerketa lanak garatuko dituzte) eta ingurugiro gaietarako azterketen gaineko unibertsitate mintegia ( MAR – gradu-ondo eta doktoretza- & GAIA – dibulgazioa, sentsibilizazioa eta etengabeko prestakuntza- ikastaroak bertan garatuko dira).