Hondartza

Hondartza

Itsasbehera: 75.497 m2
Luzera: 356 m
Itsasgora: 34.137 m2

Plentziako hondartza, jende gehien hartzen duen Bizkaiko hondartzetako bat dugu. Badia eder batean ageri da, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan eta herrigunetik oso hurbil.

Itsas pasealeku batek inguratzen du urre koloreko harea meheko hondartza. Ur bareak ditu eta beraz, aproposa da haurrak dituzten familientzat. Horrez gainera, uretako hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, surfa eta piraguismoa, besteak beste.

Ongi hornitutako hareatza da gainera. Sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute ingurua eta zenbait zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: komunak, dutxak, megafonia, aldagelak, iturriak, bizikletazaindegiak, oinak garbitzeko gunea, etab. Hondartzarako sarrera batean haurrentzako jolasgunea dago.

Hondartzaren sarreran bertan, autoa uzteko toki zabala dago (ordaindu beharrekoa), baina badago herrian bertan aparkatzeko aukera ere. Hondartzaren inguruan jatetxe eta tabernak daude, baita mahaiak, eserlekuak eta paperontziak dituen aisialdirako gunea ere.


ISO 9001 (Kalitatea) - ISO 14001 (Ingurumenaren kudeaketa)

Bizkaiko kostaldeko hondartzen ardura eta erantzukizuna dugun erakundeak lanean ari gara kudeaketa integratuko sistema ezartzeko eta garatzeko, hau da, ISO 9001 eta ingurumeneko kalitate sistemetarako ISO 14001 nazioarteko arauekin bat kalitatea kudeatzeko sistemetarako ziurtagirira iristeko aukera emango diguna.

Kudeatzeko sistema honen ezarpenaren xedea gure hondartzek eratzen duten natura inguruaren erabilera begirunetsuagoa da eta, aldi berean, erabiltzaile guztiei hondartza horietan kalitate hobea eskaintzea.

Hondartza hauek lortu dituzte ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak: La Arena (Muskiz y Zierbana), Bakio, Laida y Laga (Ibarrangelu), Karraspio (Mendexa) Arrietara - Atxabiribil (Sopelana), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Arrigorri (Ondarroa), Plentzia, Ereaga (Getxo), Arrigunaga (Getxo) eta Aritzatxu(Bermeo).

Bizkaiko hondartzen kudeaketa sistema integratuaren abiaburu nagusiak ingurumen eta kalitate politikak dira eta horietan esku hartzen duten erakundeek bete behar dituzten beharkizun eta konpromisoak azaltzen dira.

2019 Udaldiko Ingurumen eta Kalitate Politika (PDF,196KB)


EMAS ingurumen bikaintasuna

Plentziako hondartzak, 2014tik EMAS araudiaren araberako kudeaketa sistema ere dauka. Urtero egiten diren auditoretzak gaindituz.

Hurrengo estekan 2018ko datuei dagozkion Ingurumen Aitorpena kontsulta daiteke:
2018ko Plentziako Ingurumen Aitorpena (PDF, 2637KB)

HONDARTZAKO ZERBITZUAK
Udako denboraldia ekainaren 1etik irailaren 30era zabaltzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak areko garbiketa, hondakinen bilketa eta dutxak kudeatzen ditu, baita Hondartzaina zerbitzua ere.

Gurutze Gorriak sorosmen zerbitzuaren arduraduna da.

Plentziako Udala arkupetako komunak eta dutxak, Arpillao aparkalekua, ibiltokiko izozki postuak (2 daude), eta ibiltokiko garbiketa eta hondakinen bilketaz arduratzen da.

Plentziako hondartzan eskaintzen diren zerbitzuak eta ordutegiak hurrengoak dira:
- Sorosmen zerbitzua: udako denboraldian 11:00tatik 20:00ak arte.
- Hondartzain zerbitzua: udako denboraldian 11:00tatik 20:00ak arte.
- Arkupetako komunak eta dutxak: udako denboraldian astelehen eta astearteetan 11:00tatik 15:00ak arte eta 16:00tatik 19:30ak arte eta asteazkenetik ostegunera 10:00tatik 20:00ak arte.
- Mugikortasun urriko pertsonak bainatzeko zerbitzua: uztaila eta abuztuan 11:00tatik 18:30ak arte.
- Aparkalekuko zerbitzua: udako denboraldian 9:00tatik 01:00ak arte.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainatzeko uren kalitatearen azterketak astero egiten ditu, Plentziako hondartzan laginketa puntu 1 dago. 2019 KALIFIKAZIO OROKORRA: BIKAINA izan da.

2018 Denboraldiko Hondartzako Osasun Txostena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eratuta (PDF, 1279KB)


INFORMAZIO GEHIGARRIA

Hondartzako elementuen planoa 2019 (PDF, 627KB).

Plentziako hondartzako fitxa 2019 (PDF, 76KB).

Mugikortasun jasangarrirako txostena (PDF, 834KB)

Ekaineko ekintzen egutegia (PDF,54 KB)

Uztaileko ekintzen egutegia (PDF, 53 KB)


Informazio gehiago: Bizkaiko Foru Aldundiko web-gunean.

  • Hondartzak - Bizkaiko Foru Aldundia