Ondarea

Torre Barri 

Oso egoera onean kontserbatzen da, zeren eraitsi eta bizitzeko etxe bihurtu baitzuten. Bere estiloaren eta dekorazioaren elementu batzuk gorde ditu.

Izaera nobleko eta edertasun handiko eraikin bat da. Beraren elementu azpimarragarriena aurrealdean landuta duen armarri ederra da.

Armarri hori Muxika-Butroe leinuarena da eta 1603 urtea du grabatuta, urte horretakoa izan baitzen aurreko eraikina ere. Gaur egun ikusten dugun eraikinak iraganean dorreak okupatu zuen lekuan dago; orain, baina, etxebizitza izateko moldatu da.

Armarriak euskarazko inskripzio bat du grabatuta; seguruenik, inskripzio hori euskaraz kontserbatu den testu epigrafikorik zaharrena da:

"Muxica areriocaz agica Butroe celangoa da Oroc daquie garaia nago eria gordeazo".