Kokapen geografikoa

Kokapen geografikoa

Plentzia Plentzia-Mungia eskualdean dago kokatuta; beraren mugak bat datoz izen bereko itsasadarraren ibilguarekin, beraren bokaleraino. Udalerriak 6,30 km² ditu.

Erliebeari dagokionez, Plentzia muino batzuez inguratuta dago, erdigunetik urrundu ahala gero eta altuagoak direnak; hala, altuenak Zabala-Ondo (213 m) eta Kukutxa (109 m) dira. Estrukturaren ikuspuntutik, berriz, eremu hau "Bizkaiko Sinklinorioan" integratuta dago. Bertan, material eozenikoak dira nagusi.

Ibai-bilguak meandro batzuk eratu ditu, eta Plentziako erdigunea horietako batean dago kokatuta.

Udalerria osatzen duten auzoak nahiko sakabanatuta daude geografikoki. Saratxaga, Isuskitza eta Erdigunea dira.

Erdiguneari dagokionez, aski bereiztutako hiru eremu ditu: Alde Historikoa edo Herriaren jatorrizko gunea, Txipio eta Zabalgunea. Azken horretan, herriaren azken hirigintza-garapenaren ondorioz sortutako eraikinak daude gehienbat.

Turismo bulegoa

Helbidea: Erribera Kalea 23, 48.620 Plentzia

ORDUTEGIA:
Asteartetik igandera: 11:30tatik 14:00ak arte

Telefonoa 94 677 41 99
Faxa: 94 677 45 61

Helbide elektronikoa: turismo@bizkaia.eus

Bisitatu hau ere: Bizkaia Costa Vasca eta Uribetur
 
Bisita Gidatuak herriko Alde Zaharrean.

 
  • Arco de Santiago
  • Panorámica
  • Ola

TURISMO LIBURUXKA

  • Euskadi, Goza ezazu
  • My Bilbao Bizkaia
  • Uribetur
  • Euskalmet
  • Webcam
  • Tourism of Plentzia
  • Tourisme de Plentzia