Gastronomia

Gure gastronomiaren plater paregabeez gozatzeko, herrian aurkituko dituzun jatetxeetara etorri besterik ez duzu egin behar. Nahi duzuna pintxoak jai-giroan dastatzea baldin bada, berriz, Idiazabal Gaztaren Lehiaketara eta Perretxiko Azokara etorri behar duzu ezinbestean. Abuztuan eta azaroan egiten dira, hurrenez hurren.

Gazta Lehiaketa: kalejira trikitixekin, Idiazabal jatorri-deiturako gazten lehiaketa eta Idiazabal gaztaz prestatutako plateren lehiaketa.

Perretxiko Azoka: Perretxikoen erakusketa eta zizez eta onddoz prestatuko pintxoak dastatzea.

  • Euskadi, Goza ezazu
  • My Bilbao Bizkaia