Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa

Plentziako Udalbatzaren Idazkaritza Orokorra da bakar-bakarrik Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa eramateko eta zaintzeko arduraduna. Erregistro horietan udal-korporazioko zinegotziek ustezko bateraezintasunezko arrazoiei buruz egindako adierazpenak erregistratzen dira, bai eta dirusarrerak eman diezazkiekeen edozein jarduerari buruzkoak eta ondare ondasunei buruzkoak ere.

Erregistro horiek izaera publikokoak dira Tokiko Erregimeneko Oinarrien Legeak agerian uzten duenez.