Alkatearen agurra

 

Hemendik jende guztia gonbidatu nahi dut gure hiribildu noblea bisitatzera. Harro esan dezaket gauza asko eskaintzen ahal dizkiogula bisitariari.

Alde batetik, itsasoari beti lotuta egon den historia baten isla gara. Gure alde zaharra eraikin tipikoz josita dago, herrian jaiotako itsasgizon ugarien bizilekua izan baitzen iraganean.

Beste alde batetik, fenomeno sozial hori sortu zuen natura dugu: itsasadar, portu eta hondartza paregabeak, denborarekin gutxi aldatu direnak. Urteko edozein garaitan, gozamen handia da hortik paseatzea.

Halaber, jakinarazi nahi dut udalbatza berri honetatik ahaleginak egiten ari garela Plentziak bere protagonismoa berreskuratu dezan bere eskualdean eta Bizkaia probintzian, mundu osotik bidaiatu zen herri honen espiritu kosmopolitak bultzatuta.

kontaktua

Plentziako Uri Udala
Astillero plaza, z/g 
48620 Plentzia.
Telefonoa: + 34 94 677 32 10
  • Herritarrentzako harremana
  • BAO
  • Uribe Kostako Mankomunitatea
  • EHAA
  • Biscaytik posta elektronikoa
  • Bizkaiko Foru Aldundia