Uribe Kostako Berdintasun Zerbitzua

Zerbitzu honetara jotzeko, jarri harremanetan Berdintasun Zerbitzuarekin: telefonoa, 94.657.92.82; edo helbide elektronikoa, berdintasuna@uribekosta.org

Berdintasun Zerbitzuak modu aktiboan txertatu nahi du emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa udal egituretan eta egitura mankomunatuetan, bai eta ekintza publikoko maila guztietan ere. Eta horretarako, herritarren sentiberatzea eta parte hartzea bultzatzen da, gaur egungo ezberdintasun egoerak aldatzeko.

Sail honek, hasieratik bertatik, bi jardun maila izan ditu:

  • Emakumeen eskubideen zabalkundea, informazio eta sentiberatze kanpainak eginez.
  • Emakumeen gizarte sustapena: ikastaroak, mintegiak eta hainbat jarduera.

Horrek ez du esan nahi etorkizunean jardun mailak handituko ez direnik.

  • Berdintasuna - Uribekosta

Kontaktatzeko

Helbidea: Gatzarriñe 4 – 48600 Sopelana
Posta elektronikoaren bidez: berdintasuna@uribekosta.org
Tlf.: 94 657 92 82