Mankomunitatearen Euskara Zerbitzua

Plentziako Udalak, Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren bitartez, udalerriko gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu, beste ikastaro batzuen artean (informazio gehiago Euskaltegian)

Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eraginpean daude. Euskara Zerbitzua 1997. urtean jaio zen. Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak, itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta itzultzaile batek.

Harremanetarako informazioa:

Maila: euskera2@uribekosta.org

Web orrialdea: http://www.uribekosta.org/eu/p/euskera

Euskaltegiak

JENTILBASO AEK EUSKALTEGIA

Kristo Eskailera, 8

48.620 PLENTZIA

Tfno: 94.677.36.07

E-mail: jentilbaso@aek.org

Laguntza Publikoak

Euskara Udal Euskaltegietan ikasteko edo hobetzeko: Plentziako Udalaren "euskara ikasleentzako beka Sistema Arautzeko Ordenantzaren" bidez araututa (BOB. 1999/04/19)

Nahitaezko betekizunak:

  • Plentziako Udalerrian erroldatuta egotea ikastaroaren hasieran eta egoera horretan jarraitzea ikastaroak dirauen bitartean.
  • Gutxienez ikastaroaren %90ean klasera joan izana egiaztatzea
  • Plentziako Udalari ordaindu behar zaizkion zerga, tasa eta prezio publiko guztiak ordainduta izatea

Eskariak Plentziako Udaletxeko bulegoetan aurkeztea, dokumentazio honekin:

  • Euskaltegiaren txostena, egindako ikastaroaren ordu kopurua eta bertan izandako parte-hartzea egiaztatuz.
  • Matrikularen ordainketa-gutuna.
  • Euskaltzaindia
  • AEK
  • HABE
  • Elhuyar Hiztegia
  • Mankomunitatea/euskara