Tamaina handiko hondakinen zerbitzua

Plentziako Udalaren ardura da altzari, tresna eta bestelako hondakin handien bilketa-zerbitzua ematea. Baita ere informazio kanpainak egitea zerbitzu hori ezagutarazteko eta hiritarrak animatzeko zerbitzua erabiltzera eta bere abantailekin disfrutatzera… Ongi dakigu ez dugula egin, badakigu huts egin dugula, eta horregatik, zerbitzu hori ez dela ezaguna, gaizki erabiltzen dela eta arazoak sortzen dituela.  Ez dugu ondo sustatu, eta barkamena eskatzen dizuegu.

Hori dela eta, gutun hau aurkezpen txartel bihurtu nahi dugu, HONDAKIN HANDIAK BILTZEKO ZERBITZUA ezagutarazteko. Oso erraza da ongi erabiltzea:

ZER DA? Biltegi mugatu bat denez, 3 objektu utzi daitezke gehienez. Inolaz ere ezin da utzi hondakin handirik, eta ez da etxe-aldaketa zerbitzu bat, hondakin horiek Garbigune batera eraman beharko liratekeelako edo tratamendu pribatua jaso beharko luketelako.

NOIZ UTZI BEHAR DIRA? Astearteetan 17:00tatik asteazkenetako 15:00ak arte

NON UTZI BEHAR DIRA? Hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien ondoan, enbarazurik egin gabe, eta edukiontzi horietako bilketa-lana eragotzi gabe.

Lagundu iezaguzu zerbitzu honen funtzionamendu ona bermatzen, horrela hobetu egingo ditugulako gure espazio publikoak eta tratamendu egokia emango diegulako hondakinei, berrerabil edo birziklatu daitezen…

Altzari, tresna edo hondakin handiren bat bota nahi baduzu, gogoan izan:

  1. Astearteetan 17:00tatik asteazkenetako 15:00ak arte.
  2. Hondakinentzako edukiontzien ondoan utzi behar dituzu.
  3. Ez da telefonoz deitu behar.