Kirolak

 

Plentzia Jai-Alai Pilotalekua

Frontoia luzea da eta estalita dago, Plazatxoa z/g helbidean dago kokatuta, herriaren sarreran.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean aldagelak,dutxak eta kafetegi bat daude (Atxiki taberna asteartetik larunbatera 10:00etatik 00:00etara eta igandetan 10:00etatik 16:00etara zabalik egoten da).

Frontoi luze hau egokia da pala-motza eta zesta-punta bezalako espezialitateetan aritzeko. Espezialitate horiek Bizkaian tradizio handikoak izan arren gaur egun esku-pilota da nagusi eta horretan aritzeko handiegia da. Hori dela eta, erreboteko horma mugikorra jarri zaio.

Telefonoa: 94 677 40 55

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara.

Igande eta Jaiegunak: 10:00etatik 14:00etara

Erreserbak eta tarifak: Erreserba egiteko deitu ezazu 94 677 40 55 telefono zenbakira egun bat lehenago gutxienez. 10€ orduro (kantxa, argia eta aldagelak barne).

Padel Pista

Plentzia Jai- Alai pilotalekuan kokatuta dago.

Kantxa estalia da.

Ordutegia: Astelehenetik igandera 8.00etatik 23.00etara.

Erreserbak eta salneurriak: Erreserbak egun bat lehenago behintzat egin behar dira http://erreserbak.plentzia.eus/ webgunean. Pistaren erabilera: ordu bete 5€ (erabiltzaile guztientzat). Argiaren kontsumoa: 3€ (erabiltzaile guztientzat)

Labastureko Pilotalekua

Estali gabeko pilotaleku laburra, Udaletxearen atzean kokatua: Labasture Kalea z/g.

Tenis Pistak

Unbetik etorrita udalerriko sarreran, futbol zelaiaren ondoan, Plentziak bi tenis pista ditu, helbide honetan: Errotabarri Zelaia, z/g. Pista erabili ahal izateko, erreserba egin behar da Futbol Zelaian.

Futbol Zelaia

Inaugurazio data: 1986/09/03

Neurriak: 100 x 60 m.

Azalera: belar artifiziala

Helbidea: Geltoki kalea, z.g. 48620 Plentzia (Bizkaia)

Ardanzako Errugbi Zelaia

  • Errugbi Zelai Pribatua Txipion: metro geltokiaren ondoan dago.
  • Udalaren Errugbi Zelaia Ardanzan: Urdulizera doan errepidearen ondoan dago. Plentziako Errugbi taldeak erabiltzen du: Kakarraldo Errugbi Taldeak.

Zoladura: belar naturala

Itxiera: eremu irekia, aire librea

Luzera: 122 metro

Zabalera: 73 metro

Zerbitzu osagarriak: biltegi orokorra, erizaindegia eta garraio kolektiboa

Erabilera Anitzeko Pista, Labasturen

Sarrera libreko eta erabilera anitzeko pista bat dago, futbitoan, saskibaloian eta eskubaloian aritzeko.