Kultura

 
Billabasoena Eraikuntza

Informazio Orokorra

Artxibo historikoa Goienkale 25an dagoen Billabasoena Eraikuntzako 2. solairuan dago.

Udal eta San Pedro Itsasgizonen Kofradia eta Eskolako Nautikoaren, XVI eta XX mendeetako agiri funtsa gordetzen da. Zaharrenak mikrofilmatuak daude eta 2001ean Bizkaiko Artxibo Historikoarekin sinatutako akordioaren fruitu dira.

Kokapena eta ordutegia

  • Helbidea: Goienkale, 25
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00tara.
  • Telefonoa: 94 677 30 35
  • Faxa: 94 677 24 19
  • Helbide elektronikoa: archivo.plentzia@gmail.com

Arau Orokorrak

  1. Fitxa bat betez agirien kontsulta librea izan arren hurrengo arauak jarraitu beharko dira:
  2. Kontsulta gelara folioak bakarrik sartu daitezke, beraz sarreran utziko dira zorro, karpeta eta antzekoak.
  3. Isiltasuna gorde beharko da eta mugikor edo beste edozein tresna itzaliak edukiko dira.
  4. Paper sorta eta kutxetako agirien ordena zainduko da.
  5. Ez da agiri bat baino gehiago utziko aldi berean.
  6. Agiriei kalteak ekiditeko arkatza erabiliko da. Debekatua dago oharpenak, ikurrak etab. egitea.
  7. Ezin daiteke artxiboko hiru unitate baino gehiagoko erreserba egin.
  8. Ez dira agirien kopiarik aterako aurre baimenik gabe eta jatorria beti aipatuko da.
  9. Arau hauen urratzeak artxiboaren kontsularen debekua ekarri dezake